XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
11.- ALGEBRA Euler-en garaian Algebra deitzen zen Analisi infinitesimalean edo Geometrian sartzen ez zen guztia.Ideia hau erabat argi gelditzen da Euler-en
Dena dela, Euler-ek honela definitu zuen Algebra: era desberdineko kantitateekiko kalkuluen teoria.
Hona hemen liburu horren aurkibidea nondik nora dabilen: zenbaki razional osoekin kalkulua, zatikiak, erro karratu eta kubikoak, logaritmoen teoria, polinomioekin kalkulua, serie harmonikoa eta aplikazioak, lehenengo partean; eta lehenengo mailako ekuazioak eta sistemak, ekuazio koadratikoak, hirugarren eta laugarren mailako ekuazioen ebazpena radikaletaz, etab. bigarrenean.
Algebraren oinarrizko erresultatua XVIII. mendekoa dugu.
1742.ean Nikolaus II Bernouilli-ri eskutitzez zera esango dio Euler-ek: polinomio baten deskonposaketa lehen eta bigarren mailako biderkagaiez posiblea dela.